2020/03/19

Álvaro Beñaran: Berrogeialdian umeekin zer egin?

Kaixo familiak,

Egun hauetan,
etxean gauden bitartean, informazio, egituraketa, errutina, denbora pasak, ariketak, fitxak, ipuinak… olatu moduan denak batera iritsi zaizkigu.
Distantzia bat jarriz eta tartetxo bat hartuz egoera berezi honi, Alvaro Beñaran Psikomotrizista eta Pedagogoak ematen dizkigun aholkuak entzutea gustatuko litzaiguke. Guk ere, horretan sinisten baitugu.

Gaurkoan, leihoak eta balkoietako ateak ireki eta utzi eguzki izpi goxoak gure etxeetan sartu daitezen, behar dugun energia positiboarekin jarraitzeko. 
Horrela bada, Haur Hezkuntzako irakasle guztien izenean momentuz agurtzen gara, muxu goxoak denontzat eta animo!