2019/04/12

BI URTEKOAK KORRIKA

GAUR GOIZEAN ESKOLA TXIKIAN KORRIKA OSPATU DUGU!!
LASTER PILA EGIN DUGU!
TIPI-TAPA TIPI-TAPA KORRIKA! GU ERE EUSKARAREN ALDE!!


2019/04/10

ARGI MAHAIAK


GAUR GOIZEAN, NOLAKO SORPRESA!!! 
DBHko LAGUN BATZUK BERAIEK EGINDAKO ARGI MAHAIAK EKARRI DIZKIGUTE OPARI.
LAN ZAILA IZAN OMEN DA, BAINA AZKENEAN LORTU DUTE ETA GU OSO POZIK GAUDE. 
MILA ESKER!!!




2019/04/09

HEMEN DAGO KORRIKA!!


Gasteizeko Andre Mari Zuriaren plazan bukatuko da KORRIKAren edizio honen 2.500 kilometroko ibilbidea, hilaren 14an. Bitarte horretan, Oiartzunen ere, ostiralean, Elizalde Herri Eskolako km-an korrika egiteko aukera izango dugu!! Animatu eta parte hartu!!





2019/04/02

MATER MUSEOAN


Ostiralean HH4-koek irteera izan genuen Pasaiako Mater ontzi museora. Primeran pasa genuen  eta gauza asko ikasi genituen: arrantzarako itsas ontziak nolakoak diren, arrantzaleek non egiten duten lo, non bazkaltzen duten, nolakoak diren atunetarako kainaberak, antxoetarako sareak…

Gero, itsasontziko kapitainak eta marinelek itsasoa zaintzeko egin dezakegunari buruz aritu ginen hizketan eta tailer batzuetan ere parte hartu genuen. Eskerrik asko!

Txalupaz, Pasai Donibanera joan ginen eta han hamaiketakoa jan ondoren, San Pedrora itzuli ginen bazkaltzera eta jolastera.

Egun polita pasa genuen!!