2014/05/19

URAZ BLAI



Dakizuenez oporrak aurretik aquarium-era egin genuen bisita eta horrekin lotuta urari buruzko zenbait lan, proiektu eta tailerrak egingo ditugu.Asmoa ,besteak beste, itsasoko animaliak ikastea eta urak dituen propietateak eta bizidunentzat eta oro har bizitzarako duen garrantziaz jabetzea da.
Aste honetan lagun berri bat ezagutuko dute haurrek:GOTI.
GOTI tantaren istorioa ezagutuko dute eta ipuina entzun ondoren bere arrastoa jarraituko dute.Baina honekin ez da amaitzen tailerra, galdera hauetaz baliaturik esperimentuak ere egingo dituzte: zein koloretakoa da ura?,zein da uraren zaporea?,zein da uraren usaina?,...

Ezagutu nahi duzue GOTI?