2020/12/14

HH2


 KAIXO!!!

JAKIN NAHI AL DUZUE NOLA PASATZEN DUGUN EGUNA ESKOLA TXIKAN?

BEGIRA, BEGIRA!!



2020/11/20

4 URTEKOAK PRIMERAN PASA DUTE!

 4 urtekoek egindako irteeretan primeran pasa dugu! 

Hemen dituzue argazkiak denok elkarrekin ikusteko.






2020/10/27

NATURAREKIN BAT

 

Aurten proiektu berri bat jarri nahi dugu martxan haur hezkuntzako etapan eta horren berri eman nahi dizuegu. Hain zuzen ere, 2-6 urte bitarteko haurrak naturarekin bat hazi eta hezteko proiektua da.

Elizalde ikastetxea leku ezin hobe batean kokatuta dagoenez, ingurune natural hau baliabide gisa erabili nahi dugu. Haurrek naturarekin esperientziak bizi ditzaten, gure ustez eskainiko dizkien onurak izugarriak izango baitira.

Gure planteamendua urritik aurrera astelehenero inguruko leku ezberdinetara goiz pasa ateratzea da. Astero adin talde bat aterako da eta errotazio bitartez funtzionatuko dugu.

Honako hau da lehenengo hiruhileko egutegia:

 

URRIA

AZAROA

ABENDUA

HH5

5

2 / 23

 

HH4

19

9 / 30

 

HH3

26

16

14

 

Bi urtekoen kasuan, laguntzailea beti beraiekin dagoenez, egokitzapena bukatu orduko hasiko gara pixkanaka Ibargainera joaten.  3, 4 eta 5 urteko taldeak, Hipatiaren lorategira edota bidegorrira joango dira eta haurrak ohitzen eta dinamikan sartzen joan ahala leku berriak ezagutzeko saiakera egingo dugu.

Proiektu honetan ere, zuen kolaborazioa ezinbestekoa izango da. Irteera hauetarako arropa erosoa eta egokia ekartzea eskatzen dugu. Egun hauetan, zikindu edo bustitzeko probabilitate gehiago izango dute, izan ere, zirimiria edo hotza ez baitira oztopo izango ateratzeko. Katiuskak edo euritarako txamarrak ekarri beharko dituzte beharrezkoak direnean.

           

Edozein zalantza izan ezkero eskolako ateak zabalik dituzue.

 

Haur Hezkuntzako irakasleria

BLOGA MARTXAN

 KAIXO LAGUNAK!!!

BLOGAREKIN BUELTAN GAUDE ETA ASTERO ADIN BATEK ZUEKIN SORPRESATXO BAT ELKARBANATUKO DU. HAUEK DIRA AURTEN ESKOLAN DITUGUN TALDEAK.

HH2A



HH2B


HH3 A eta B


HH4 A



HH4B




HH5A


HH 5B


HURRENGORARTE LAGUNAK!