2018/12/20

DENBORAN ATZERA EGINEZ...


Gaurkoan, eskolako handienak, txikiak gonbidatu dituzte Historiaurreari buruzko proiektua ikustera. 
Denboraren makinan sartu eta bidai luzea egin dugu. Han gertatutakoa, gure begiez eta zuzenean ikusteko aukera izan dugu. Oso polita izan da eta asko ikasi dugu.


"Heziketak, ikasleen ingurune hurbiletik hasi behar duelakoan gaude… maila desberdinetako geletako ateak zabaldu eta txikiek handiekin eta handiek txikiekin ikasiz."

6.mailakoei bihotzez, milesker eta hurrengo bat arte!! 



2018/12/18

SAN NIKOLAS

OHITURA JARRAITUZ, ABENDUAREN 5ean, SAN NIKOLAS EGUNA OSPATU GENUEN. 

ESKOLAKO KIDE ETA FAMILIEKIN BATERA, PRIMERAN IBILI GINEN!





2018/12/15

GRANADAREN TAILERRA


Ostiralean, Granadaren tailerrean gustura eta goxo egon ginen. Fruitua ezagutuz, sortarazitako sentsazioaz jabetuz (zaporea, kolorea,ukimena...) eta motrizitate fina landuz.

Beti ere, nor bera, bere esperimentazio librearen giltzarri izanez.



2018/12/11

EKOGUNEKO IRTEERA


OHHH bai leku politta eta haundia!!
Salto haundiak  egiteko, eskalatzeko, ezkutaketan jolasteko, korri egiteko… eta arbela erraldoia dago!!
Gurditxoak, ispilu desberdinak, mozorroak, jolasak eta ipuiak!!
Eta meditazioa egin daiteke!!  Ja, ja, ja …



2018/12/01

UDAZKEN TAILERRA


Udazken Tailerrean, ikasleek garaiarekin lotutako hainbat barazki eta fruitu aurkitu dituzte. Proposamen desberdinen bitartez, esperimentatu, barazki eta fruitu desberdinak manipulatu, imitatu, emozioz bizi eta zentzumenak erabiltzeko parada izan dute.

Haurra, abiapuntu eta protagonista izan da, bere esperimentazio librearen ikertzaile.   
"Haurrak ikasteko duen modua, ekintzen bitartez da" (Piaget).




2018/11/30

SOINUENEARA IRTEERA!



Asteazkenean,  HH4ko ikasle eta irakasleak Soinueneara joan ginen goiz pasa, hango musika tresnak ezagutzera.

Tren berdean hurbildu ginen hara eta primeran pasa genuen.








2018/11/20

"EUSKARA BILDUMA"


Euskaraldiarekin bat eginez, "Euskara bildumako" lau liburu aurkezten dizkizuegu, etxeko txiki zein handiei kontatzeko.

Porrotxen herrian euskaraz bizi eta mintzo dira denak, zahar zein gazteenak. Etxean, eskolan, parkean, frontoian eta abar.  Porrotxek ere euskaraz egiten die denei. Hirira joaten denean, ordea, ohartzen da beste ahots eta hizkuntzak ere badirela. Badirela euskara hain ohikoa ez den lekuak ere.



Marimotots Extremaduran jaio zen, eta gazteleraz mintzo zen han. Haurra zenean heldu zen Euskal Herrira, baina bertako hizkuntza ezagutu gabe, ez zituen ulertzen kontu asko, eta arraro sentitzen zen. Astiro-astiro, ordea, euskarazko hitzak ikasten hasi zen, bizikletaz ibiltzen bezala, lagunei jarraika, azkenean egun batean euskaraz amets egitea lortu arte. 



Euskaldun petoa ez ezik, euskaldun kontzientea ere bada Pirritx. Euskara munduari begiratzeko leihoa dela dakiena. Bereizten gaituena. “Hizkuntza dira betaurreko ikusezinak, munduari begiratzeko zeuen neurrira eginak”. Horren jakitun, hizkuntza zaindu nahi du, altxorra delakoan.



Pupu eta Lore haurrak dira, eta euskara dute ama-hizkuntza. Hizkuntzaren doinua jaso zuten txiki-txikitan, erdi lo zeudenean Pirritxen tripan. Transmisioaren garrantziaz ohartarazi nahi duen liburua da. 




2018/09/24

IKASTURTE BERRIARI, ONGI ETORRI!

Iraila iritsi eta klix-klax, Elizalde Herri Eskolako irakasleek, gogotsu eta ilusioz ikasturte berriari hasiera eman diogu. Horregatik bada, gure lehenengo hitzak ONGI ETORRIKO hitzak izanen dira.

Guraso talde artista batzuei, bihotzez, ESKERRAK eman nahi dizkiegu, zenbait geletan egindako lanengatik. Gure ikasleentzat, lau etxetxo berri, jolas sinbolikorako eremu aproposak izanen direnak!! 

Jolas mota honen bitartez, gure ikasleek emozioak eta desioak adierazteko aukera izanen dute. Haientzako ezagunak diren jokabideak edo egoerak imitatuz eta ongi pasatuz.

Hortaz bada, MILA ESKER!!




2018/06/22

IBILALDI NEURTUA 2018


MATXINDA BASERRIRA TXANGOA


Lerro hauetatik eskerrak eman nahi dizkiegu Matxinda baserriko  Ixiarri, Josebari, Jose Mariri, Unairi Manexi eta Mattini, egindako harreragatik eta eskeinitako laguntzagatik; benetan mila mila esker.
Oso egun polita pasa genuen.


2018/05/21

ELIZALDE EGUNA 2018

ARGAZKIAK

KONTXI, LURDES ETA FRANI OMENALDITXOA

 


 

DBH4KO IKASLEEI AGURRA ETA ESKOLAKO TXIKIENEI ERRELEBOA





HH3 eta HH4  EMANALDIA

HH4 eta HH5 EMANALDIA

1.ZIKLOA EMANALDIA

2.ZIKLOA EMANALDIA

3.ZIKLOA EMANALDIA