2015/05/27

GALLETAK EGITEN

Kaixo familia!
Gaur ez gara plastilinarekin jolastu. GALLETAK EGIN DITUGU!
Horretarako osagai hauek nahastu ditugu:
  • Azukre txuria 225g.
  • Azukre beltza 250g.
  • Gurina urtua 170g.
  • Irina+legamia+bikarbonatoa 500g.
  •  2 arrautza
  • Txokolatezko pikortak.
Dena nahastu dugu, gero galletaren forma egiteko maza zanpatu. Ondoren molde txikiak jarri ditugu gainetik (izar, perretxiko eta bihotzaren formakoak) eta galleta pilla bat atera zaizkigu. Bukaeran, labeko bandejan jarri ditugu. Karmelek eraman du dena bere etxeko labean sartzeko!

galletak egiten by Slidely Slideshow

2015/05/21