2019/02/06

JOLAS HEURISTIKOA


ZER DA JOLAS HEURISTIKOA?

Jolas heuristikoa 0-3 urteko haurrei zuzenduta dago. Jolasteaz (haurraren bat-bateko ekintza) gain, ikertu eta objektu ezberdinak konbinatzen dituzte imajinazioa, kontzentrazioa eta ahalmen sortzailea landuz.

Jolas heuristikoan, haurrak zentzumenen bidez objektuak ikertu eta erabilerarekin, ezaugarriez jabetzen dira. Erabilera ludiko jakin bat ez duten objektuak erabiltzen dira, baina elkarren artean konbinatzeko errazak direnak: naturatik jasotakoak (piƱa buruak, makiltxoak…), etxean ditugunak (tapak, saskiak, pintzak…), tela zatiak...

Ikertuz,  beraien ikastaldiaz jabetzen dira. Bete eta hustu, estali eta tapa kendu, ireki eta itxi, pilatu… honekin gaitasun kognitiboak (erlazionatu, ulertu, ezagutu..), pertzepzioak (ukimena, entzumena, ikusmena,...) afektiboak (baloratu, maitatu, gozatu…) eta sozialak (partekatu, elkarlana…) garatzen dira.