2019/04/02

MATER MUSEOAN


Ostiralean HH4-koek irteera izan genuen Pasaiako Mater ontzi museora. Primeran pasa genuen  eta gauza asko ikasi genituen: arrantzarako itsas ontziak nolakoak diren, arrantzaleek non egiten duten lo, non bazkaltzen duten, nolakoak diren atunetarako kainaberak, antxoetarako sareak…

Gero, itsasontziko kapitainak eta marinelek itsasoa zaintzeko egin dezakegunari buruz aritu ginen hizketan eta tailer batzuetan ere parte hartu genuen. Eskerrik asko!

Txalupaz, Pasai Donibanera joan ginen eta han hamaiketakoa jan ondoren, San Pedrora itzuli ginen bazkaltzera eta jolastera.

Egun polita pasa genuen!!