Aurten proiektu berri bat jarri nahi dugu martxan haur hezkuntzako etapan
eta horren berri eman nahi dizuegu. Hain zuzen ere, 2-6 urte bitarteko haurrak
naturarekin bat hazi eta hezteko proiektua da.
Elizalde
ikastetxea leku ezin hobe batean kokatuta dagoenez, ingurune natural hau
baliabide gisa erabili nahi dugu. Haurrek naturarekin esperientziak bizi
ditzaten, gure ustez eskainiko dizkien onurak izugarriak izango baitira.
Gure planteamendua urritik aurrera astelehenero inguruko leku ezberdinetara
goiz pasa ateratzea da. Astero adin talde bat aterako da eta errotazio bitartez
funtzionatuko dugu.
Honako hau da
lehenengo hiruhileko egutegia:
|
URRIA |
AZAROA |
ABENDUA |
HH5 |
5 |
2 / 23 |
|
HH4 |
19 |
9 / 30 |
|
HH3 |
26 |
16 |
14 |
Bi urtekoen
kasuan, laguntzailea beti beraiekin dagoenez, egokitzapena bukatu orduko hasiko
gara pixkanaka Ibargainera joaten. 3, 4
eta 5 urteko taldeak, Hipatiaren lorategira edota bidegorrira joango dira eta
haurrak ohitzen eta dinamikan sartzen joan ahala leku berriak ezagutzeko
saiakera egingo dugu.
Proiektu honetan ere, zuen kolaborazioa ezinbestekoa izango da. Irteera
hauetarako arropa erosoa eta egokia ekartzea eskatzen dugu. Egun hauetan,
zikindu edo bustitzeko probabilitate gehiago izango dute, izan ere, zirimiria
edo hotza ez baitira oztopo izango ateratzeko. Katiuskak edo euritarako
txamarrak ekarri beharko dituzte beharrezkoak direnean.
Edozein zalantza
izan ezkero eskolako ateak zabalik dituzue.
Haur
Hezkuntzako irakasleria