ZER DA JOLAS HEURISTIKOA?
Jolas heuristikoa 0-3 urteko haurrei zuzenduta
dago. Jolasteaz (haurraren bat-bateko ekintza) gain, ikertu eta objektu
ezberdinak konbinatzen dituzte imajinazioa, kontzentrazioa eta ahalmen
sortzailea landuz.
Jolas heuristikoan, haurrak zentzumenen
bidez objektuak ikertu eta erabilerarekin, ezaugarriez jabetzen dira. Erabilera
ludiko jakin bat ez duten objektuak erabiltzen dira, baina elkarren artean
konbinatzeko errazak direnak: naturatik jasotakoak (piƱa buruak, makiltxoak…), etxean
ditugunak (tapak, saskiak, pintzak…), tela zatiak...
Ikertuz, beraien ikastaldiaz jabetzen dira.
Bete eta hustu, estali eta tapa kendu, ireki eta itxi, pilatu… honekin
gaitasun kognitiboak (erlazionatu,
ulertu, ezagutu..), pertzepzioak (ukimena,
entzumena, ikusmena,...) afektiboak (baloratu,
maitatu, gozatu…) eta sozialak (partekatu,
elkarlana…) garatzen dira.