Ostiralean HH4-koek
irteera izan genuen Pasaiako Mater ontzi museora. Primeran pasa genuen eta gauza asko ikasi genituen: arrantzarako
itsas ontziak nolakoak diren, arrantzaleek non egiten duten lo, non bazkaltzen
duten, nolakoak diren atunetarako kainaberak, antxoetarako sareak…
Gero, itsasontziko
kapitainak eta marinelek itsasoa zaintzeko egin dezakegunari buruz aritu ginen
hizketan eta tailer batzuetan ere parte hartu genuen. Eskerrik asko!
Txalupaz, Pasai Donibanera joan ginen eta han hamaiketakoa jan ondoren, San Pedrora itzuli
ginen bazkaltzera eta jolastera.
Egun polita pasa
genuen!!