Gaur goizean San Nikolas
txikia ospatu dute herriko txikitxoek. Elizalde herri Eskolako Haur Hezkuntzako
ikasleak herrian ibili dira kantu-kantari. Goizeko kantu-jiraren ondoren,
bildutakoarekin arratsaldean merienda gozo-gozoa egingo dute ikasle eta irakasleek.
Urtero bezala harrera ona egin zaie ttiki horiei, maindire zuria eskuetan
dutela, etxeko atarira hurbildu direnean kantari.
SAN NIKOLAS, ELIZALDE 2013 from elizalde on Vimeo.