TXANTXIBIRI
Partaide kopurua
Gutxienez 3Baliabideak
SokaEspazioa
Kalea edo gela zabal bat, nahiko altuera baldin badu.Azalpena
1. Bi lagunek sokari eragingo diote eta beste bat saltoka arituko da abestiak irauten duen bitartean. Salto egiteko modua ezberdina da abestiaren bi zatietan.2. Lehenengo zatian saltoka ari den lagunak bi salto sokaren gainetik eman behar ditu eta jarraian beste bi salto sokaren azpitik:
– TXANTXIBIRI KAMINO: hiru salto arrunt
– EZ DAUKA DIRURIK: sokari eragiten diotenek soka altxatuko dute eta saltatzailearen buru gainean sokari bi bira emango dizkiote. Mugimendu berak errepikatuko dira hurrengo sei esaldietan.
3. bestiaren bigarren zatian salto guztiak soka gainetik egin behar dira, baina abiadura aldatuta. Zenbakiak abesterakoan poliki egin behar dira saltoak. TXANTXIBIRI esaterakoan, ordea, bi salto azkar egin behar dira.
Haur txikientzat salto egin ondoren makurtzea zaila izan daiteke. Horrelakoetan sokasaltoko jolas arrunta balitz bezala egin daiteke. Hau da, sokari goraka eragingo diogu eta denbora guztian salto egin beharko dugu.
Iruditan
Abestia
Txantxibiri Kaminokez dauka dirurik
abarka zaharrak ditu
zazpi zulorekin
bizikleta gainean
kapote zaharrarekin
“konejua” dirudi
bere bizarrarekin.
Bat, Txantxibiri
Bat, bi, Txantxibiri
Bat, bi, hiru, Txantxibiri
Bat, bi, hiru, lau, Txantxibiri.
Doinua:
https://www.urtxintxa.eus/jolasa/orduena/
https://www.urtxintxa.eus/jolasa/martin-konkortsua/
https://www.urtxintxa.eus/jolasa/lapikora/
https://www.urtxintxa.eus/jolasa/kukurruku/
https://www.urtxintxa.eus/jolasa/krabelinarena/
https://www.urtxintxa.eus/jolasa/hilabeteak-saltoka/