Gasteizeko Andre Mari Zuriaren plazan bukatuko da KORRIKAren edizio honen 2.500 kilometroko ibilbidea, hilaren 14an. Bitarte horretan, Oiartzunen ere, ostiralean, Elizalde Herri Eskolako km-an korrika egiteko aukera izango dugu!! Animatu eta parte hartu!!
Ostiralean HH4-koek
irteera izan genuen Pasaiako Mater ontzi museora. Primeran pasa genuen eta gauza asko ikasi genituen: arrantzarako
itsas ontziak nolakoak diren, arrantzaleek non egiten duten lo, non bazkaltzen
duten, nolakoak diren atunetarako kainaberak, antxoetarako sareak…
Gero, itsasontziko
kapitainak eta marinelek itsasoa zaintzeko egin dezakegunari buruz aritu ginen
hizketan eta tailer batzuetan ere parte hartu genuen. Eskerrik asko!
Txalupaz, Pasai Donibanera joan ginen eta han hamaiketakoa jan ondoren, San Pedrora itzuli
ginen bazkaltzera eta jolastera.