GAURKO EGUNA, POLITA BEZAIN BEREZIA IZAN DA, IKUSI ARGAZKIAK...!!
HAUR HEZKUNTZA: 2 urte, 3 urte, 4 urte eta 5 urteko ikasleen berri izango duzue blog honetan.
2018/12/21
2018/12/20
DENBORAN ATZERA EGINEZ...
Gaurkoan, eskolako handienak, txikiak gonbidatu dituzte Historiaurreari buruzko proiektua ikustera.
Denboraren makinan sartu eta bidai
luzea egin dugu. Han gertatutakoa, gure begiez eta zuzenean ikusteko aukera izan dugu. Oso polita izan da
eta asko ikasi dugu.
"Heziketak, ikasleen ingurune hurbiletik hasi behar duelakoan gaude… maila
desberdinetako geletako ateak zabaldu eta txikiek handiekin eta handiek txikiekin ikasiz."
2018/12/18
SAN NIKOLAS
OHITURA JARRAITUZ, ABENDUAREN 5ean, SAN NIKOLAS EGUNA OSPATU GENUEN.
ESKOLAKO KIDE ETA FAMILIEKIN BATERA, PRIMERAN IBILI GINEN!
2018/12/15
GRANADAREN TAILERRA
Ostiralean, Granadaren tailerrean gustura eta goxo egon ginen. Fruitua
ezagutuz, sortarazitako sentsazioaz jabetuz (zaporea, kolorea,ukimena...) eta
motrizitate fina landuz.
Beti ere, nor bera, bere esperimentazio librearen giltzarri izanez.
2018/12/11
EKOGUNEKO IRTEERA
OHHH bai leku politta eta haundia!!
Salto haundiak egiteko, eskalatzeko, ezkutaketan jolasteko,
korri egiteko… eta arbela erraldoia dago!!
Gurditxoak, ispilu
desberdinak, mozorroak, jolasak eta ipuiak!!
Eta meditazioa egin
daiteke!! Ja, ja, ja …
2018/12/06
2018/12/03
2018/12/01
UDAZKEN TAILERRA
Udazken Tailerrean, ikasleek garaiarekin lotutako hainbat barazki eta fruitu aurkitu dituzte.
Proposamen desberdinen bitartez, esperimentatu, barazki eta fruitu desberdinak manipulatu,
imitatu, emozioz bizi eta zentzumenak erabiltzeko parada izan dute.
Haurra, abiapuntu eta protagonista izan da, bere esperimentazio librearen
ikertzaile.
"Haurrak
ikasteko duen modua, ekintzen bitartez da" (Piaget).
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)