GAURKO EGUNA, POLITA BEZAIN BEREZIA IZAN DA, IKUSI ARGAZKIAK...!!
HAUR HEZKUNTZA: 2 urte, 3 urte, 4 urte eta 5 urteko ikasleen berri izango duzue blog honetan.
2018/12/21
2018/12/20
DENBORAN ATZERA EGINEZ...
Gaurkoan, eskolako handienak, txikiak gonbidatu dituzte Historiaurreari buruzko proiektua ikustera.
Denboraren makinan sartu eta bidai
luzea egin dugu. Han gertatutakoa, gure begiez eta zuzenean ikusteko aukera izan dugu. Oso polita izan da
eta asko ikasi dugu.
"Heziketak, ikasleen ingurune hurbiletik hasi behar duelakoan gaude… maila
desberdinetako geletako ateak zabaldu eta txikiek handiekin eta handiek txikiekin ikasiz."
2018/12/18
SAN NIKOLAS
OHITURA JARRAITUZ, ABENDUAREN 5ean, SAN NIKOLAS EGUNA OSPATU GENUEN.
ESKOLAKO KIDE ETA FAMILIEKIN BATERA, PRIMERAN IBILI GINEN!
2018/12/15
GRANADAREN TAILERRA
Ostiralean, Granadaren tailerrean gustura eta goxo egon ginen. Fruitua
ezagutuz, sortarazitako sentsazioaz jabetuz (zaporea, kolorea,ukimena...) eta
motrizitate fina landuz.
Beti ere, nor bera, bere esperimentazio librearen giltzarri izanez.
2018/12/11
EKOGUNEKO IRTEERA
OHHH bai leku politta eta haundia!!
Salto haundiak egiteko, eskalatzeko, ezkutaketan jolasteko,
korri egiteko… eta arbela erraldoia dago!!
Gurditxoak, ispilu
desberdinak, mozorroak, jolasak eta ipuiak!!
Eta meditazioa egin
daiteke!! Ja, ja, ja …
2018/12/06
2018/12/03
2018/12/01
UDAZKEN TAILERRA
Udazken Tailerrean, ikasleek garaiarekin lotutako hainbat barazki eta fruitu aurkitu dituzte.
Proposamen desberdinen bitartez, esperimentatu, barazki eta fruitu desberdinak manipulatu,
imitatu, emozioz bizi eta zentzumenak erabiltzeko parada izan dute.
Haurra, abiapuntu eta protagonista izan da, bere esperimentazio librearen
ikertzaile.
"Haurrak
ikasteko duen modua, ekintzen bitartez da" (Piaget).
2018/11/30
SOINUENEARA IRTEERA!
Asteazkenean, HH4ko
ikasle eta irakasleak Soinueneara joan ginen goiz pasa, hango musika tresnak
ezagutzera.
2018/11/20
"EUSKARA BILDUMA"
Euskaraldiarekin bat
eginez, "Euskara bildumako" lau liburu aurkezten dizkizuegu, etxeko txiki zein handiei
kontatzeko.
Porrotxen herrian euskaraz bizi eta
mintzo dira denak, zahar zein gazteenak. Etxean, eskolan, parkean, frontoian
eta abar. Porrotxek ere euskaraz egiten die denei. Hirira joaten denean,
ordea, ohartzen da beste ahots eta hizkuntzak ere badirela. Badirela euskara
hain ohikoa ez den lekuak ere.
Marimotots Extremaduran jaio zen, eta
gazteleraz mintzo zen han. Haurra zenean heldu zen Euskal Herrira, baina
bertako hizkuntza ezagutu gabe, ez zituen ulertzen kontu asko, eta arraro
sentitzen zen. Astiro-astiro, ordea, euskarazko hitzak ikasten hasi zen,
bizikletaz ibiltzen bezala, lagunei jarraika, azkenean egun batean euskaraz
amets egitea lortu arte.
Euskaldun
petoa ez ezik, euskaldun kontzientea ere bada Pirritx. Euskara munduari
begiratzeko leihoa dela dakiena. Bereizten gaituena. “Hizkuntza dira betaurreko
ikusezinak, munduari begiratzeko zeuen neurrira eginak”. Horren jakitun,
hizkuntza zaindu nahi du, altxorra delakoan.
Pupu eta Lore haurrak dira, eta
euskara dute ama-hizkuntza. Hizkuntzaren doinua jaso zuten txiki-txikitan, erdi
lo zeudenean Pirritxen tripan. Transmisioaren garrantziaz ohartarazi nahi duen
liburua da.
2018/11/19
2018/11/16
2018/11/06
2018/09/24
IKASTURTE BERRIARI, ONGI ETORRI!
Iraila iritsi eta
klix-klax, Elizalde Herri Eskolako irakasleek, gogotsu eta ilusioz ikasturte
berriari hasiera eman diogu. Horregatik bada, gure lehenengo hitzak ONGI ETORRIKO hitzak izanen dira.
Guraso talde
artista batzuei, bihotzez, ESKERRAK eman nahi dizkiegu, zenbait geletan
egindako lanengatik. Gure ikasleentzat, lau etxetxo berri, jolas sinbolikorako eremu aproposak izanen direnak!!
Jolas mota honen bitartez, gure ikasleek
emozioak eta desioak adierazteko aukera izanen dute. Haientzako ezagunak diren
jokabideak edo egoerak imitatuz eta ongi pasatuz.
Hortaz bada, MILA
ESKER!!
2018/06/22
MATXINDA BASERRIRA TXANGOA
Lerro hauetatik eskerrak
eman nahi dizkiegu Matxinda
baserriko Ixiarri, Josebari, Jose
Mariri, Unairi Manexi eta Mattini, egindako harreragatik eta eskeinitako
laguntzagatik; benetan mila mila esker.
Oso egun polita pasa
genuen.
2018/06/18
2018/06/05
2018/06/04
2018/05/21
ELIZALDE EGUNA 2018
ARGAZKIAK
KONTXI, LURDES ETA FRANI OMENALDITXOA
DBH4KO IKASLEEI AGURRA ETA ESKOLAKO TXIKIENEI ERRELEBOA
HH3 eta HH4 EMANALDIA
HH4 eta HH5 EMANALDIA
1.ZIKLOA EMANALDIA
2.ZIKLOA EMANALDIA
3.ZIKLOA EMANALDIA
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)