Kalea edo gela zabal bat, nahiko altuera baldin badu.
Azalpena
1. Bi lagunek sokari eragingo diote eta beste bat saltoka
arituko da abestiak irauten duen bitartean. Salto egiteko modua
ezberdina da abestiaren bi zatietan.
2. Lehenengo zatian saltoka ari den lagunak bi salto sokaren
gainetik eman behar ditu eta jarraian beste bi salto sokaren
azpitik:
– TXANTXIBIRI KAMINO: hiru salto arrunt
– EZ DAUKA DIRURIK: sokari eragiten diotenek soka
altxatuko dute eta saltatzailearen buru gainean sokari bi bira
emango dizkiote. Mugimendu berak errepikatuko dira hurrengo sei
esaldietan.
3. bestiaren bigarren zatian salto guztiak soka gainetik egin
behar dira, baina abiadura aldatuta. Zenbakiak abesterakoan
poliki egin behar dira saltoak. TXANTXIBIRI esaterakoan, ordea,
bi salto azkar egin behar dira.
Haur txikientzat salto egin ondoren makurtzea zaila izan
daiteke. Horrelakoetan sokasaltoko jolas arrunta balitz bezala
egin daiteke. Hau da, sokari goraka eragingo diogu eta denbora
guztian salto egin beharko dugu.
Iruditan
Abestia
Txantxibiri Kaminok
ez dauka dirurik
abarka zaharrak ditu
zazpi zulorekin
bizikleta gainean
kapote zaharrarekin
“konejua” dirudi
bere bizarrarekin.
Bat, Txantxibiri
Bat, bi, Txantxibiri
Bat, bi, hiru, Txantxibiri
Bat, bi, hiru, lau, Txantxibiri.